jueves, 2 de abril de 2009
domingo, 8 de marzo de 2009
LIBURUAK
Liburu gehienak monastegietan egiten ziren, pergaminoetan idazten zuten luma eta tintarekin. Lerroz lerro egiteko, berunesko arkatz finak erabiltzen zituzten merrak gero ezabatzeko.(Goiuri)
Etiquetas:
gizarte feudalak,
Tarteko erdi aroa
FEUDALISMOA
Esan daiteke feudalismoa gizartea-sistema zela, pertsonen menpetasunean oinarritutakoa.
Erregeak botere gehiena zuen, jauntxoeek, eleiz gizonek eta nobleek jarraitzen zuten, eta azkenik artisau, nekazari eta esklabuak zeuden.(Goiuri)

martes, 3 de marzo de 2009
ELIZEN FORMA
Elizetako gurutze latindarreko oinplanoa, erdi-puntuko arkua, kanoi-ganga, zutabe trinkoak, kontrahormez indartutako murruak eta erliebe aberatsez zizelaturiko kapitelak sortu zituen arte erromanikoak. Horma- eta taula-pinturetan konposizio estatiko eta bidimentsionalak dira nagusi eta garaiko estetikak forma naturalen deformazio abstraktua bultzatu zuen. Pinturek eta kapitel, fatxada eta tinpanoetan azaltzen diren espresiorik gabeko eskultura erlijiosoek helburu didaktikoa betetzen zuten, Bibliako eta bestelako erlijiozko gertakariak irudikatuz eskolatzen baitzituzten fededun eskolagabeak.(Goiuri)
Etiquetas:
eleizak,
gizarte feudalak,
Tarteko erdi aroa
DONEJAKUE BIDEA
Done Jakue bidea Europa osoko erromesek Santiago Compostelakoara (Galizia, Espainia) iristeko egiten duten bidea da. Bertan kokatzen den Done Jakue katedralean dauden Done Jakue apostoluaren erlikiak gurtzeko. Erdi Aroan jende kopuru andana biltzen zen bidean zehar. Gerora zertxobait utzi zen, baina egun berriz ere gorakada izan du, erlijiozko arrazoiez gain, turismo, arte eta kultura arrazoiengatik.
HISTORIA
Done Jakue Apostoluaren heriotzatik (K.o. I) zortzi mende pasa ondoren, Hispaniako ipar mendelalde inguruan Done Jakue apostolua, zonaldea ebanjelizatu ostean, bertan hilobiratu zutenaren kondaira zabaldu zen. Alfontso IIa bertara hurbildu zen bere korte guztiarekin, Historiako lehen erromesa izan zelarik. Iritsitakoan bertan elizatxo bat eraikitzea agindu zuen. Albiste hau azkar zabaldu zen inguruko lurretan.
814. urtetik aurrera Santiago Compostelakoak erromesak jasotzen hasi zen, apostoluaren hilobiaren aurkikuntzaren ostean. XII. mendearen lehen erdian bultzada handia izan zuen bertarako erromesaldiak. Albistea azkar zabaldu zen Europa katolikoan zehar eta bertatik erromesak iristen hasi ziren hilobia zegoen gunera Campus Stellaera, eta hortik egungo Compostela izena.(Goiuri)

donejakue bidea,
gizarte feudalak,
Tarteko erdi aroa
jueves, 19 de febrero de 2009
ihauterietarako lantxoa

Zuen blogak irakurrita hemen duzue galdera batzuk test modukoak,
http://cid-23903d5c6189f497.skydrive.live.com/self.aspx/P%c3%bablico/galderak.doc
zabaldu artxiboa, gorde zuen ordenagailuan, astean zehar betetzen joan (azpimarratuz erantzun egokiak) eta gero bidali andoni.goiriena@gmail.com eta zuzenduta jasoko duzue zuen korreoan edo blogean.
martes, 10 de febrero de 2009
arte islamiarra
Arte mozarabiarra kristau mozarabiarren artea da, nahiz eta honen inguruan iritzi ezberdinak topatuko diren. Ikerlari batzuk arte mozarabiarra Iberiar penintsulan musulmanak zeuden bitartean emandako artea dela diote.
Bi arte mozarabiar bereiz daitezke, alde batetik musulmanak Iberiar penintsulan zeuden bitartean eta hauek konkistatutako lurraldeetan eman zena, hau da, beraiekin batera bizi izan ziren kristauek egindakoa. Beste aldetik, birpopulaketaren artea dago, alegia, kristautasunak Iberiar penintsula errekonkistatu ondoren eman zen artea. Musulmanak iritsi zirenean kristauek beren erlijio eta ohiturekin jarraitu zuten hasierako urteetan, tolerantzia garaiak ziren eta. Hala ere, ezin zuten eliza berririk eraiki (salbuespen batzuekin) eta bisigodoen garaiko elizak berritu zituzten. Hala ere, mendetasun egoeran zeudenez eta ez zutenez hainbeste diru, garai hartako ondare arkitektoniko gutxi mantendu da gaur arte. Arte hau batez ere Toledon eta Andaluzian eman zen. Gaur egunera ez da iritsi ez eskulturarik ezta margorik ere.
Arkitektura adibide bat Bobastroko labar eliza da, Mesas de Villaverden (Malaga). Eredu basilikala da eta hiru nabe ditu pilarez banandua. Burualde hirukoitzan erdiko absidea ferra arku formakoa den bitartean albokoak lauak dira. Gurutzaduran aurre-ate arrastoak topatu dira. Estalkia egurrezkoa zen. Labar eliza izan arren ez dago ezkutatua. Nahiz eta eliza berriak egiten ez utzi, hau salbuespen bat da.
Miniaturagintza ere landu zuten eta mozarabiarren tenpluetako eskuizkribuetan aurkitzen da. Bi tendentzia nagusi jarraitu zituzten: naturalista eta antinaturalista. Ezagutzen ez diren eskultura eta margogintza, miniaturak ikusita irudikatu daitezke. Bi adibide daude: Biblia Hispalense alde batetik; eragin ezberdinak ditu, erromatarra irudi naturalistak dituelako, musulmana azaltzen den landare apainduragatik eta bisigotikoa ferra arkua azaltzen delako. Bigarren eskuizkribua De Virginitate Beatae Mariae da. Hau antinaturalista da eta musulmanen eragina ikusi daiteke apainduretan: merloiak, alfizak...
(aitor)

Suscribirse a:
Entradas (Atom)