1000. urtetik aurrera Europan (Alemanian, Frantzian eta Espainian batik bat) arte erromanikoa nabarmen zabaldu zen. Monasterioko bizitzan eta erlikien gurtzan oinarrituta zeuden berrikuntzak sortu ziren forma arkitektonikoetan. Horrek guztiak, monasterio eta katedral ugari eraikitzea eragin zuen. Eskultura arloan, ordea, arkitekturaren barnean zeuden irudiak lantzen hasi ziren. Horrez gain, Erdi Aro garaian ia erabat desagertu ziren mukuluzko estatuak sortzen hasi ziren berriro artistak.
ArkitekturaMonasterioen antolaketan ez zen aldaketa handirik izan erromanikoan. Antolakuntza mota hori San Benito de Nursiaren (480-553) Regula Sancti Benedictik garai karolinjioan ezarri zuena zen. Monasterio erromanikoetako elizetan, Clunyko abadiako arauak zehazten zituenak, gehien hedatu ziren berrikuntzak alboetako nabeak eraikitzea eta deanbulatorioa zabaltzea izan ziren. Fraideek salmoak kantatuz eliz barrutian oso maiz egin behar zituzten prozesioak errazteko egin ziren aipatutako berrikuntza horiek. Monasterio erromanikoari kapitulu-aretoa ere gehitu zioten, arauaren kapituluen eguneroko irakurketa egiteko leku bihurtzeko. Isiltasuna mantendu behar zuten fraideek monasterioetan eta hitz egin ahal zuten leku bakarra eraiki zuten garai hartan ere: mintzategia.
Monasterioez gain, arkitektura erromanikoan gorakada ikusgarria izan zuen beste eraikina, peregrinazioko elizak izan ziren. Neurri handia zuten elizak ziren; kaper
ak zituzten girolak eta hiru edo bost nabe izan ohi zituzten. Horrez gain, erromesak eseri ahal izateko tribuna handiak jarri zituzten.
Eliza erromanikoetan trinkotasuna zen nagusi kofaduraren kaltetan. Hormak oso lodiak ziren eta argitasun gutxi zuten elizek. Gangak kanoi edo ertz itxurakoak ziren; arkuak erdizirkularrak (erdi-puntako arkuak) eta batzuetan moldurekin apaintzen zituzten. Estilo haren beste ezaugarri bat eskultura apaingarrien ugaritasuna zen.

.
Las Huelgaseko monasterioko klaustroa, (1187) Burgos.
EskulturaEskultura erromaniko gehienak elizako aurrealdeetan, eta nabe eta klaustroen zutabeetako kapiteletan jartzen zituzten. Aurrealdeei dagokionez, tinpanoetan (eliz sarrerako ateen gaineko zirkulu-erdiko eremuetan) agertu ohi ziren eskulturak, edo horien inguruko zutabe eta arkiboltetan.
Estatua gehienek Jesu Kristo Pantokratorren irudia agertzen zuten, Erdi Aroko zaldun edo errege plantan, eta goiaingeru edo zaharren gorte batek inguratuta. Ama Birijina ere irudikatzen zuten, Lokartze edo bere Koroatze unean, baina betiere itxura dotorean.
Natura ere oso maiz irudikatu zen eskultura erromanikoetan; animaliak, landareak, edo gizakien lanen eta munstro eta alegiazko izakien irudi sinbolikoak azaltzen ziren eskulturetan. Horrez gain, ohikoak ziren jainkotiar kreazioaren handitasuna eta aniztasuna adierazten zuten lanak.
Eskultura erromanikoaren lanik bikainenetariko batzuk honako leku hauetan ikus daitezke gaur egun: Espainian, Compostelako Santiagoko katedralean, eta Santo Domingo de Siloseko klaustroan; eta Frantzian, Saint-Trophîme (Arlesen) eta Saint Pierre de Carennac elizetan.

Loriaren Elizpeko mainelaren xehetasuna, Compostelako Santiagoko katedralean.
PinturaArte erromanikoaren lanik garrantzitsuenak harriz egin zituztenak dira, eta horrenbestez, arkitektura eta eskultura dira arlorik azpimarragarrienak. Hala eta guztiz ere, ez da ahaztu behar pintura erromanikoan ere lan bikainak egin zituztela. Horien artean, aldareen aurreko alde koloretsuak eta eliza erromaniko batzuetako freskoak nabarmendu behar dira, Lleidako San Isidoro de Leon eta San Clemente de Tahull, edo Bartzelonako San Quirce de Pedret elizetakoak, besteak beste.

San Clemente de Tahulleko absideko muralaren Pantokratorra, XII. mende (Lleida, Kataluniako Arte Museora lekualdatua, Bartzelona).(Goiuri)