Iberiar Penintsulako konkista musulmana (711-719) bisigodoen erresuma desagerrarazi eta Hispania (Iberiar Penintsula) musulmanen menpe jarri zuen prozesu militarrari deritzo.
Konkista, Damaskoko Al-Walid I.a kalifa omeiarraren agindupean eta Tariq ibn Ziyad buru zutela, islamdar bihurtu berri ziren bereberez osatutako armada Ipar Afrikatik Gibraltarrera (Jabal Tāriq (جبل طارق), Tariq-en mendia etimologikoki) heltzean, 711ko apirilaren 30ean, hasi zen. Guadaleteko batailan (uztailaren 19an) Rodrigo errege bisigodoaren armada suntsituta, musulmanek nahiko aise eta azkar bere kontrolpera eraman zuen Hispania hurrengo urteetan.
Musulmanen agindua penintsula osora hedatu bazen ere, ipar-mendebaldean (Galizia eta Asturias) zein Pirinio aldeko lurralde euskaldunetan ahulagoa izan zen. Hala ere, Iruñea, Huesca eta Bartzelona hiriek 719an onartu zuten musulmanen agindua. Are gehiago, Pirinioz bestaldera ere hedatu ziren, harik eta Karlos Martelek Poitiersko batailan (732) garaitu zituen arte. Egungo Frantzian musulmanen arriskua 975 arte, berriz, ez zen guztiz desegin.
Musulmanek mende askoz azpiratu zuten Iberiar Penintsula, Al-Andalus izenpean, kristauen Errekonkista askoz luzeagoa eta neketsuagoa izan baitzen. Pelayo buru zutela 722ko Covadongako bataila mitikoan hasi zen, eta 1492an baino ez zen amaitu.

No hay comentarios:
Publicar un comentario